Albisteak

Uztailean, Lekornen

Belako, Fermin Muguruza eta Kadavar, EHZ Festibala jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Uztailaren 1etik 3ra egingo dute Lekornen EHZ Festibala jaialdiaren hogeita batgarren edizioa.

  • EHZ 2016

    EHZ 2016

Udako musika-jaialdiak geroz eta hurbilago daude, eta Azkena Rock, Big Festival, Mundaka Festival, Bilbao BBK Live edota EHZ Festibala abiatzeko oraindik hilabete batzuk falta badira ere, dagoeneko hasi gara gure artean festa-giroa sumatzen.

EHZ Festibala jaialdiko antolatzaileek, esaterako, 2016ko edizioko egitaraua aurkeztu dute gaur. Besteak beste, Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra, Kadavar eta Belako igoko dira aurten oholtzara, uztailaren 1etik 3ra, Lekornen.

Sarrerak

Lehen iragarpenak egiteaz gain, sarrerei buruzko informazioa ere zabaldu dute antolatzaileek. Jaialdiaren webgune ofizialean dago eskuragarri sarreren inguruko informazioa.

Bonuak 45 euroan jarri dituzte salgai.