Albisteak

Kontzertua

Simple Plan taldea ostiralean iritsiko da Bilbora

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Zuzenekoa eskainiko du Santana 27 aretoan. Sarrerak salgai daude jada.

Simple Plan talde kanadarrak ostiralean argitaratu zuen Taking One For The Team estudioko bosgarren diskoa, Bilbo bisitatu baino astebete lehenago, hain zuzen.

Warner Musicek aspaldi jakinarazi zuen otsailaren 26an (ostiral honetan, alegia) Bizkaiko hiriburuan arituko direla; Madrilen kantu berriak aurkeztu eta bi egunera. Biharamunean, hilaren 27an, berriz, Bartzelonan dute hitzordua.

Duela aste batzuk estreinatu zuten "I Don't Wanna Go to Bed" aurrerapen-kantua, eta David Hasselhoff estatubatuarra da bideoklipeko protagonista.

Howard Bensonek ekoitzi du diskoa, eta urtebete inguru eman dute Kalifornia hegoaldeko estudio txiki batean kantuak grabatzen. Helburua garbi zuten hasieratik: "taldearen punk rock sustraiak urteen joan-etorrian lortutako badaje pop estiloarekin uztartzea".