Albisteak

40 Minutu Rock

Etsaiak, Vendetta, Ken Zazpi eta Hesian, larunbatean, Durangon

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Soziedad Alkoholika, KOP, En Tol Sarmiento, Txapelpunk, Pixontxis eta McOnak ere izango dira larunbatean 40 Minutu Rock jaialdian.

Bideoak (1)

Geroz eta gutxiago falta da 40 Minutu Rock jaialdiari hasiera emateko. Azken orduetan antolatzaileek iragarri dutenez, sarrera guztiak agortuta daude jada.

10:30ean irekiko dituzte ateak, eta goizaldera arte luzatuko dira taula gaineko ikuskizunak.

Kontzertuen ordena iragarri ez badute ere, aspaldi eman zuten jakitera Bizkaiko aipatu udalerrian larunbatean arituko diren taldeen izenak: Ken Zazpi, Soziedad Alkoholika, KOP, En Tol Sarmiento, Txapelpunk, Hesian, Etsaiak, Vendetta, Pixontxis, Ze Esatek!, McOnak eta Garilak 26, hain zuzen.

Esan bezala, ez da sarrerarik geratzen, eta txarteldegian ere ez da erosteko aukerarik egongo.

kerarik egongo.

kerarik egongo.