Albisteak

Aste Santuan

Bilbo musikaz blai, Basque Fest 2016 jaialdiari esker

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoaren 23tik 27ra, hainbat doako kontzertu egongo dira Bizkaiko hiriburuan: Travllin' Brothers, Libe, Gose, Mamba Beat eta Las Tea Party disko-jartzaileak, kasu.

Kultur eskaintza zabala egongo da Bilbon Aste Santuan, hiriko elkarteek antolatuta. Hala, martxoaren 23tik 27ra, Basque Fest 2016: Basque Lands Festival jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute oporrak etxean igarotzen dituztenek.

 

Aurtengo edizioan, lau eremutan banatuko dituzte ekitaldi nagusienak (ia guztiak, doakoak). "Sports" txokoan, herri kirolek hartuko dute lekua; "Kultura"n, artisau-azoka, umeentzako jarduerak eta txangoak antolatuko dituzte; "Gourmet"en, tailerrak eta tokiko sukaldaritza dastatzeko ekimenak prestatuko dituzte, eta "Musika"n, doako zuzenekoak egongo dira.

 

Hain zuzen ere, musika-hitzorduak asteazkenean abiatuko dira, Azkuna Zentroan Travellin' Brothersek emango duen kontzertuarekin, hain justo. Toki berean, Gontzal Mendibil eta Libe arituko dira, ostegunean. Gainera, ostiralean, The Great Barrier igoko da agertoki gainera, eta larunbatean, Mamba Beat. Bestalde, hilaren 24an, Gosek Bizkaiko hiriburuko Plaza Berria girotuko du.

Aipatutako artistek ez ezik, Las Tea Party Dj-ek, Mud Candiesek eta Educadosek hartuko dute parte.

EGITARAUA

Martxoak 23

20:00etan, Azkuna Zentroan
Travellin’ Brothers

Martxoak 24

12:00etan, Arenalean
BASQUEFEST PLAZA (Euskal musika)

12:00etan eta 17:00etan, Guggenheimen
Txalaparta Hutsa

13:00etan, Ledesma kalean
Leonen Orroak

19:00etan, Martzanan
Mimoloco (DJ set)

19:00etan, Plaza Berrian
Aiko (erromeria)

20:00etan, Azkuna Zentroan
Gontzal Mendibil

21:00etan, Plaza Berrian
Gose

22:00etan, Azkuna Zentroan
Libe

Martxoak 25

12:00etan, Arenalean
BASQUEFEST PLAZA (Euskal musika)

13:00etan eta 19:00etan, Ledesma Kalean

SDB (Sortuko Dira Besteak)

19:00etan, Plaza Berrian
Patxi Pérez

19:00etan, Martzanan
Las Tea Party Dj's (DJ set)

19:00etan, Pozasen
Kale animazioa (Leonen Orroak)

21:00etan, Plaza Berria
Euskal Folk Malandro & Co

21:00etan, Azkuna Zentroa
The Great Barrier

Martxoak 26

12:00etan, Arenalean
BASQUEFEST PLAZA (Euskal musika)

13:00etan, Ledesman
Otxote Lur Maitea

19:00etan, Plaza Berrian
Jaussi Meeting (erromeria)

19:00etan, Pozasen
Otxote Lur Maitea

19:00etan Villarías kalean
Txalaparty eta Ander&Bitx

21:00etan, Azkuna Zentroan
Mamba Beat

21:00etan, Bilborocken
Educados

22:30etan, Bilborocken
Mud Candies

andies