Albisteak

Uztailak 28, 29 eta 30

Danko Jones, The Sheepdogs eta Berri Txarrak, Mundaka Festivalen

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Indie musika oinarri duen Sunset Sons taldea ere gehitu dute antolatzaileek, baita Indigo ere. Horrekin zarratutzat eman dute 2016ko edizioko kartela.

1:25

Mundaka Festival jaialdiaren bigarren edizioak itxi du kartela jada. Horretarako, beste artista eta talde batzuen emanaldiak gehitu dizkio aurtengo egitarauari: Danko Jones rock musikari kanadarrarena, The Sheepdogs taldearena, Euskal Herrian zein hemendik kanpo sekulako oihartzuna lortu duen Berri Txarrak hirukotearena, eta Sunset Sons indie taldearena, hain zuzen ere.

Hala, iragarpen berri horiek orain arte baieztatutako taldeei batu zaizkie. Besteak beste, hauek daude horien artean: The Waterboys, St. Paul & The Broken Bones, Los Enemigos, Nik West, Aurora & The Betrayers, The Inspector Cluzo, Capsula, Indigo, Mamba Beat, Highlights, Kometa eta Mocker's.

Iaz bezala, leku pribilegiatu batean egingo dute festibala; itsasotik gertu, eta, musika ez ezik, gastronomia eta surfa uztartuko dituen eremu batean.

Sarrerak

Jaialdirako abonamenduak salgai daude jada, www.mundakafestival.eus webgunean.