Albisteak

Kontzertua

Anastacia Bilbon arituko da ekainaren 29an

Erredakzioa | EITB.EUS

Abeslari estatubatuarrak Euskalduna Jauregian aurkeztuko du Ultimate Collection diskoa. Kontzertu horretarako sarrerak apirilaren 20an jarriko dituzte salgai.

Anastacia pop abeslaria Bilbon arituko da udan. Besteak beste, "I'm outta Love" eta "Left Outside Alone" kantuen egilea denak Euskalduna Jauregian aurkeztuko du Ultimate Collection lan berria, ekainaren 29an, 21:00etatik aurrera.

30 milioi disko saldu ditu mundu osoan, musikaren munduan barneratu zenetik. Ahots pribilegiatua izateagatik da ezaguna, baita urteen joan etorrian egindako zenbait abestirengatik ere. Orain, proiektu berria esku artean duela itzuli da agertokietara.

Sarrerak

Bizkaiko hiriburuko emanaldirako sarrerak Live Nationen webgunean egongo dira eskuragarri. Aurresalmenta atzo goizean hasi zen, baina behin-betiko salmenta apirilaren 20ean, alegia, bihar, abiatuko dute, 10:00etan.

Sarrerak 30 eta 95 euro arteko prezioa izango dute (+ banaketa gastuak).

aketa gastuak).