Albisteak

Uztailaren 28tik 30era

Mundaka Festival jaialdiaren egitaraua, egunez egun

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Nik West, Danko Jones eta The Waterboys dira egun bakoitzeko kartelburuak, Mundaka Festival jaialdiaren bigarren edizioan.

  • Mundaka Festival

    Mundaka Festival

Mundaka Festival jaialdiak ofizialki aurkeztu du festibalaren bigarren edizioa, Eneko Atxaren Azurmendi jatetxean. Bertan, egitarauaren egunez eguneko banaketa iragarri zuten, atzo, antolatzaileek.

Hala, Nik West, Danko Jones eta The Waterboys izango dira egun bakoitzeko kartelburuak. Horiek ez ezik, besteak beste, The Sheepdogs, Sunset Sons, Berri Txarrak, Capsula Dreaming of Ziggy Stardust eta St Paul & The Broken Bones arituko dira uztailaren 28tik 30era Bizkaiko aipatu udalerrian.

Esan bezala, 2015ean egin zuen debuta Mundaka Festivalek, eta hasieratik musikaren eta gastronomiaren aldeko apustua egin izan du. Horri esker, jaialdi berri onenaren eta tamaina ertaineko jaialdi onenaren golardoak eskuratu zituen Iberian Awards sarietan.

Nobedade gisa, bigarren ediziorako, FAGORren laguntzarekin, #LiveFAGOR lehiaketa antolatu dute Euskadiko talde berriei zuzenduta. Irabazleak iraupen laburreko disko bat grabatuko du, eta Mundaka Festival jaialditik kanpo antolatutako ekitaldiren batean aritzeko aukera izango du.

Egitaraua

Uztailak 28, osteguna

Nik West

The Sheepdogs

Sunset Sons

Indigos

Mocker’s

Zarata Dj

Uztailak 29, ostirala

Danko Jones

Berri Txarrak

Capsula Dreaming of Ziggy Stardust

Aurora & The Betrayers

The Inspector Cluzo

Kometa

Dark Dj

Uztailak 30, larunbata

The Waterboys

St Paul & The Broken Bones

Los Enemigos

Mamba Beat

Highlights

Dj Goo