Albisteak

Uztailean, Badajozen

Berri Txarrak eta Esne Beltza egun berean arituko dira Granirocken

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Uztailaren 9an izango dira aipatu bi taldeen emanaldiak. Vendetta, berriz, uztailaren 7an igoko da taula gainera, Quintana de la Serenako (Badajoz) jaialdian.

Dagoeneko zehaztu dute Granirock jaialdiaren egunez eguneko egitaraua. Quintana de la Serenan uztailaren 7tik 9ra egingo duten festibalean, Berri Txarrak eta Esne Beltza egun berean arituko dira.

Aspaldi iragarri genizuenez, euskal musikak leku garrantzitsua beteko du han, aipatu bi taldeen eta Vendettaren parte hartzeari esker.

Esan bezala, egun berean dute hitzordua Gorka Urbizuren eta Xabi Solanoren taldek; hots, uztailaren 9an. Egun horretan, gainera, La Gran Pegatina eta Mago de Oz igoko dira oholtzara.

Vendettaren txanda, berriz, bi egun lehenago izango da: uztailaren 7an. Sinkope, Zoo eta La Trueke izango dituzte lagun nafarrek.

Bukatzeko, tarteko egunean, uztailaren 8an, Bad Religion, Gritando en Silencio eta Boikot taldeen doinuak entzungo dira han.