Albisteak

Kontzertuen egitaraua

Delorean, Ken Zazpi eta Las Tea Party arituko dira Zornotzako festetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Oxabi, Arkada Social, Kiko Veneno eta KOP ere egongo dira, uztailaren 15etik aurrera, Zornotzako jaietan.

Azkar dabiltza aurten zornotzarrak jaietako egitaraua antolatzen. Oraindik denbora dezente falta bada ere, dagoeneko prest dute musika emanaldien eskaintza, eta, aurreikusitakoaren arabera, bete beteta dator kontzertuen agenda.

Ken Zazpik emango die hasiera festei, uztailaren 15ean, eta Oxabiren doinuek astinduko dute txosnen gunea, egun berean.

Uztailaren 16an, berriz, dj topaketak hartuko du lekua Bizkaiko aipatu udalerrian. Gainera, Yellow Marsupials taldea igoko da txosnetako agertokira. KOP kataluniarren txanda ere egun horretan izango da.

Uztailaren 22an, alegia, jaietako bigarren asteburuan, Kiko Venenoren doinuek bustiko dute Zubiondo plaza, eta, besteak beste, Arkada Socialen esku geratuko da txosnak girotzea. Ezin aipatu gabe utzi Las Tea Partyren erritmora mugituko dituztela gerriak zornotzarrek, hilaren 23an.

Horiek, ordea, ez dira jaietako zuzeneko bakarrak izango, Xaibor, Zeinke, Dj Jotatxo eta Bcuc ere arituko baitira.

Bukatzeko, Deloreanek disko berriko kantuak taularatuko ditu Zornotzan, uztailaren 24an.

ztailaren 24an.

ztailaren 24an.