Albisteak

Jaialdia

Za!, Mursego eta Dual-Split, larunbatean, Galdakaoko Kaiola jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hip-hop musika lantzen duen ODDATEEE musikari estatubatuarraren eta Asuna japoniarraren bisita jasoko dute larunbat honetan Galdakaon.

Musika jaialdiak indarra hartzen ari dira Bizkaian, eta urtero festibal berriren bat jaiotzen da. Duela gutxi eman genizuen jakitera BBK Music Legends Fest jaiak Sondika hartuko duela ekainean. Gaur, berriz, beste jaialdi batekin gatoz. Izan ere, larunbat honetan Kaiola Festibala iritsiko da Galdakaora.

Batak zein besteak egitarau zabala dakarte, nazioarteko artistei keinu berezia eginez. Hala, maiatzaren 28an aipatu udalerriko Torrezabal Kultur Etxean egingo dute Kaiola 2016 festa, 19:00etatik aurrera.

Sarrera doakoa izango da, eta Za! kataluniarren, Mursegoren, Dual-Spliten, hip-hop musika lantzen duen ODDATEEE musikari estatubatuarraren eta Asuna japoniarraren bisita jasoko dute han. Azken honek jostailuak, gailu elektronikoak, askotariko objektuak eta beste hainbat tresna erabiltzen ditu soinu nahasketa paregabea lortzeko.

gabea lortzeko.