Albisteak

Zuzenekoa

Mark Lanegan Zarautzen arituko da, ostegunean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Rockumentalak musika-zikloaren baitan emango den kontzerturako sarrerak salgai daude jada.

Mark Lanegan musikari estatubatuarrak Euskal Herria zapalduko du aurki. Hala, Last Tourrek aspaldi iragarri zuenez, ostegun honetan Zarautzen arituko da Lanegan, Modelo aretoan. Hortaz, Screaming Trees taldean aritutako abeslariak Rockumentalak musika-zikloan hartuko du parte, Gaztemaniaken eskutik.

Zarauzko zuzenekoan, Duke Garwoodekin batera aterako da oholtza gainera, rock, grunge eta blues doinuak lau haizetara zabaltzeko.

2013an, Black Pudding diskoa argitaratu zuen Mark Laneganek, Garwooden laguntzarekin.

Sarrerak

Esan bezala, emanaldia ostegun honetan izango da, eta 19:30ean irekiko dituzte Modeloko ateak.

Sarrerak 7 euroan daude salgai, www.bibe.me webgunean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zarautz bideoak