Albisteak

Jaialdia

Aste bukaeran egingo dute Iparragirre Rock&Rally, Gernikan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Sarkor, Eratu, Arizona Baby, The Riff Truckers eta MobyDick arituko dira aipatu jaialdian, ekainaren 3an eta 4an.

Denon ahotan da berriro Gernikako Iparragirre Rock&Rally jaialdia. Oraindik bi aste falta badira ere, antolatzaileek dagoeneko prest dute aurtengo egitaraua, baita kontzertuen ordutegiak eta sarreren gaineko informazioa ere.

Ostiralean eta larunbatean egingo dute aurten aipatu festa. Lehenengo egunean, Sarkor eta Eratu igoko dira oholtzara, 21:00etatik aurrera. Bigarrenean, berriz, Arizona Baby, The Riff Truckers eta MobyDick arituko dira. Egun horretan ordu erdi lehenago hasiko dira zuzenekoak, alegia, 20:30ean.

Sarrerak

Ostiraleko sarrerak 5 euroan salduko dituzte, baina ez dira aurresalmentan eskuragarri egongo. Aitzitik, larunbatekoak Gernikako Arima eta Ospa tabernatan, Bilboko Power Records dendan eta entradium.com webgunean daude salgai, 15 euroan.

IPARRAGIRRE ROCK & RALLY 2016