Albisteak

Kontzertua

Crystal Fighters Donostian arituko da abenduaren 5ean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Disko berriarekin iritsiko dira Anoetako Belodromora abenduaren 5ean. Sarrerak ekainaren 10ean jarriko dituzte salgai.  

Crystal Fighters taldeak uztailetik aurrera mundu osotik egingo duen kontzertu-bira aurkeztu du gaur bertan. Hain zuzen ere, datorren hilabetearen amaieran abiatuko du bira, baina jakina da, besteak beste, EHZ Festibala jaialdian arituko dela aurretik.

Aitzitik, aipatutakoa ez da 2016an Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango. Izan ere, abenduaren 5ean Donostiako Anoetako Belodromoa bisitatuko dute, disko berria aurkezteko. Espainiako Estatuan emanaldi gehiago ere iragarri dituzte: A Coruñan, Bartzelonan, Granadan, Valentzian eta Madrilen, kasu. Hitzordu horiek guztiak abenduaren 3tik 11ra aurreikusi dituzte.

Hori baino lehenago, Australia, AEB eta Europako beste hainbat herrialde bisitatzeko asmoz dabiltza. Hala, denbora tarte horretan ia berrogeita hamar aldiz igoko dira oholtza gainera.

2007an Londresen sortutako taldeak indie eta elektronikoa doinuak uztartzen ditu, eta, batik bat, "You And I" eta "Love Is All I Got" abestiei esker egin ziren ezagun. 2010ean argitaratu zuten estudioko lehendabiziko lana, Star of Love, eta hiru urte geroago iritsi zen Cave Rave.

Sarrerak

Ekainaren 10etik aurrera egongo dira eskuragarri sarrerak houstonpartymusic.com webgunean.

/p>

/p>