Albisteak

Ekainaren 19an, Agurainen

Hesian, Eratu, McOnak eta Oihan Vega Araba Euskaraz girotzen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Lautada Ikastolak antolatu du ekainaren 19an Agurainen egingo duten jaia.

"Geroari begira" leloari eutsita, Arabako Ikastolen Aldeko Festa hartuko du Agurainek datorren asteko igandean. Herri kirolak, tailerrak, haurrentzako jolasak eta pailazoak, eta, nola ez, musika izango ditu ardatz Araba Euskarazek.

Lautada Ikastolari egokitu zaio aurten aipatu festa antolatzea, eta gazteei begira eskaintza zabala prestatu du. Izan ere, Galzar gunea estilo askotariko doinuz jantziko da egun horretan. Hain zuzen ere, Oihan Vega izango da agertokira ateratzen lehena. Zalantzarik gabe, milaka gaztetxo bilduko ditu Gazteako esatariaren musikak, baita geroago iritsiko den McOnak taldearen emanaldiak ere. 14:30ean igoko dira oholtzara lekeitiarrak, eta ondotik Eraturen zuzenekoak hartuko du lekua. Bukatzeko, 17:30ean Hesianek itxiko du kontzertuen zikloa.

Hori gutxi ez eta, Sagarmin gunean Oxabiren doinuak entzungo dira, baita Arramazkaren abestiak ere.

Ekainaren 19an Agurainen duzue hitzordua!

araba euskaraz egitaraua