Albisteak
Egitaraua
Kutxa Kultur jaialdia, egunez egun
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Lehenengo egunean, Bloc Party, Berri Txarrak eta Local Natives aterako dira agertokira; bigarrenean, berriz, !!! (Chk Chk Chk), Cat Power eta Belako.
-
Argazkia: Tom Hagen
Bilbao BBK Live bukatu bada ere, Euskal Herrian badira oraindik uda girotzeaz arduratuko diren zenbait jaialdi; Kutxa Kultur, kasu.
Ohi bezala, irailaren 2an eta 3an egingo dute aipatu festibala Igeldoko jolas-parkean, eta aspaldi iragarri genuen punta-puntako taldeak arituko direla han egun horietan.
Orain, jakina da, baita, kontzertuen egunez eguneko banaketa. Hala, lehenengo egunean, besteak beste, Bloc Party, Berri Txarrak, Local Natives, Neuman eta Corizonas igoko dira oholtza gainera.
Bigarren egunerako, berriz, !!! (Chk Chk Chk), Cat Power, John Fathers, Belako eta Rural Zombies taldeen zuzenekoak antolatu dituzte.
EGITARAUA
Irailak 2
Bloc Party
Berri Txarrak
Local Natives
Neuman
I.A.
Corizonas
Señores
Luma
Amor de Tokyo
Ane Leux
Borrokan
Nudozurdo
Olde Gods
Juventud Juche
Irailak 3
!!! (Chk Chk Chk)
Cat Power
John Fathers
Belako
El Inquilino Comunista
Dan Wilson
Rural Zombies
Nuria Graham
Izaro
Yellow Big Machine
Perlak
Charlie and the Colours
Musculo
Siesta
oSiesta