Albisteak

Kubik aretoan

Doctor Deseok jai erraldoia antolatu du Gasteizen abuztuaren 6rako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

00:00etatik aurrera, festa berezia egingo omen dute Francisek eta taldekideek Arabako hiriburuko Kubik aretoan.

Doctor Deseok iragarri du abuztuaren 6rako jai erraldoi bat prestatzen ari dela. Sare sozialen bidez talde bilbotarrak jakitera eman duenez, Gasteizko Kubik aretoan izango da festa berezi hori.

Azkenaldian Igual y diferente. Una mirada distinta estudioko azken diskoa aurkezten dabiltza agertokiz agertoki, baina, aurreikusitakoaren arabera, Arabako hiriburukoa ez da edonolako kontzertua izango.

Nolanahi dela, ezer gutxi aurreratu dute oraingoz zuzeneko horren inguruan, 02:00ak aldera DJ Cany gonbidatuko dutela, salbu. Francis eta taldekideak, ostera, bi ordu lehenago igoko dira oholtzara, eta Kubik aretoko ateak 23:00etarako zabalduko dituzte.

Sarrerak 15 euroan daude eskuragarri Hor Dago!-n, kubikvitoria.com eta musikaze.com webguneetan. 17 euroko prezioa izango dute txarteldegian.

60">