Albisteak

Nobedadeak

Udako kantuz jantzi dugu Gaztearen kantu-zerrenda

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Kay Perry, Britney Spears eta Dua Lipa dira nagusi asteko nobedadeen artean.

Doinu dantzagarriak eta freskoak nagusituko dira aste honetan Gaztearen abesti-zerrendan. Guztira, hiru dira entzuleen belarrietara ozen eta garbi iritsiko diren kantu berriak; nazioarteko kantarienak, guztiak.

Alde batetik, Katy Perryren "Rise" entzungo duzue irratia piztuz gero. Gainera, Britney Spearsen "Make me" estreinatu berri dugu.

Bestetik, Dua Liparen berriena entzungai duzue jada.

Halaber, musika dantzagarriari leku garrantzitsua gordeko diogu: Fergieren eta Tiestoren abesti berriei, adibidez.