Albisteak

Kontzertuak

Agortu egin dira Berri Txarraken Durangoko kontzerturako sarrerak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Iruñeko zuzenekorako sarrera gutxi geratzen direla eman du jakitera talde nafarrak.

Gelditu gabe dabiltza Berri Txarrak taldekoak azkenaldian. Duela gutxi iragarri zuten abenduan Hegoamerikatik bira egingo dutela. Hain zuzen ere, Sao Paulo (Brasil), Buenos Aires (Argentina) eta Santiago (Txile) bisitatuko dituzte, abenduaren 3an, 4an eta 7an, hurrenez hurren.

Aurretik, baina, Euskal Herriko jarraitzaileak gustura utziko dituzte, Iruñean eta Durangon emango dituzten kontzertuekin. Astelehenean iragarri zituzten bi hitzordu horiek, azaroaren 4rako eta 5erako. Hala, hilaren 4an Zentralen arituko dira, eta egun bat geroago Plateruena harrapatuko dute. Aipatu emanaldietarako sarrerak atzo jarri zituzten salgai, eta ordu gutxitan agortu ziren Durangoko kontzerturako txartel guztiak. Iruñerako sarrera gutxi gelditzen dira.

Ordura arte ere badituzte zenbait kontzertu. Bihar, adibidez, Formenteran aurkeztuko dituzte Denbora de Poligrafo bakarra diskoko abestiak.

Gainera, azpimarratzekoa da uda bukatu baino lehen bi jaialditan ikusiko ditugula. Alde batetik, abuztuaren 5ean Shikillo Festivaleko oholtza astinduko dute. Bestetik, irailaren 2an Kutxa Kulturren itxiko dute udako kontzertuen zikloa.

uen zikloa.

uen zikloa.