Albisteak

Nobedadeak

Placebok disko bikoitza argitaratuko du urrian

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

'A place for us to dream' bilduma eta 'Life's what you make it' diskoa kaleratuko ditu talde britainiarrak udazkenean.

Placeboren bi hamarkadako musika-ibilbideak utzitako abestirik onenak jasoko ditu urrian helduko den A place for us to dream bildumak.

Gainera, egun berean, Life's what you make it diskoa plazaratuko du Londreseko taldeak, non inoiz argitaratu gabeko sei abesti aurkeztuko dituzten. Tartean, "Jesus' son" kantua jasoko dute, "Talk Talk" klasikoaren moldaketa dena.

Bi lan horien azalak eta edukia eskuragarri daude jada, eta, esan bezala, argitalpen-data ere zehaztu dute: urriaren 7a.