Albisteak

Kutxa Kultur Festibala 2016

Musika, jan eta jabe, Igeldoko jolas-parkean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Bloc Party, Berri Txarrak, Corizonas eta Dan Wilson arituko dira gaur eta bihar Donostian.

  • Kutxa Kultur 2016

    Kutxa Kultur 2016

Asteburu honetan egingo dute Kutxa Kultur Festibala jaialdia Donostian, Igeldoko jolas-parkean, eta proposamen andana prestatu dute antolatzaileek edizio berri honetarako. Adibidez, Pato agertokia estreinatuko dute. Gainera, ohiko hiru agertokiak egongo dira: Keler agertokia (agertokia nagusia), Kutxa Kultur agertokia eta Pato agertokia (urmaelean egongo da, eta musikariak txalupatxoetan bertaratuko dira). Besteak beste, Señores eta Nudozurdos izango dira bertan.

Ordainketa sistema

"Cashless" sistema hautatu dute edizio honetarako. Hala, jaialdira sartzearekin batera, eskumuturreko bat jasoko dute bisitariek, eta horrekin egingo dituzte ordainketa guztiak.

Jaialdiaren webgunean edo mugikorretarako aplikazioan sartuta aktibatu ahal izango dute eskumuturrekoa Kutxa Kulturrera dozenek.

Ordutegiak

Dagoeneko iragarri dituzte kontzertu guztien ordutegiak:

ABUZTUAK 29

Keler agertokia

19:30, Beer & Music, hasiera-ekitaldia

ABUZTUAK 30

Fnac

Expo Ilustraciones erakusketaren inaugurazioa

Berri Txarraken Iragana aurretik dokumentalaren emankizuna

IRAILAK 1

Kutxabanken egoitza

20:00, Izaro

Tabakalera (Kutxa Kultur Plaza, Kutxa Kultur Kluba)

20:00/22:30, Live & DJs Plaza

Kutxa Kultur Kluba

20:30, Ane Leux

21:30, Dan Wilson & The Counterfactuals

Azotea

20:30/22:30, La Fábrica de Colores DJ + Iñigo Serrulla

IRAILAK 2

Keler agertokia

00:40, Bloc Party

22:45, Berri Txarrak

21:00, Local Natives

19:15, L.A.

Kutxa Kultur Musika agertokia

23:50, Corizonas

22:00, Dan Wilson

20:15, Luma

18:30, Ana Leux

17:15, Amor de Tokyo

Pato agertokia

23:55, Young Fathers

22:00, Olde Gods

20:15, Juventud Juché

18:30, Señores

20:15, Aries

22:00, Aries

Gasteszena

After party Festibala, by Jägermusic

02:30, La Indieteca

04:00, WLDV

05:30, Chelis

IRAILAK 3

Azotea

12:30, Petit Pop

Convent Garden

14:00-16:00, Ane Leux & Charlie Atkey

Keler agertokia

00:30, !!! (Chk Chk Chk)

22:45, Belako

21:00, Cat Power

19:15, Neuman

Kutxa Kultur Musika agertokia

23:45, El Inquilino Comunista

22:00, Rural Zombies

20:15, Izaro

18:30, Perlak

17:15, Charlie and the Colours

Pato agertokia

23:45, Nudozurdo

22:00, Yellow Big Machine

20:15, Nuria Graham

18:30, Siesta!

17:15, Musculo!

Fnac

20:15, Borrokan

22:00, Borrokan

Gazteszena

After party Festibala, by Jägermusic

02:30, Jotapop

04:00, Sweet Drinkz

05:30, Göo DJ

IRAILAK 4, igandea

15:00, Telmo Trenor & DJ gonbidatua, A Fuego Negro, agurra egiteko bermuta