Albisteak

Kontzertua

Queen taldearen kantuek BEC erakustazoka harrapatuko dute urrian

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

God Save The Queen taldeak Queenen abesti arrakastatsuenak taularatuko ditu urriaren 14an, Barakaldon.

Iaz 65.000 lagunek egin zuten bat God Save The Queen taldearen abestiekin Espainiako Estatuan emandako kontzertuetan. Arrakasta horretaz jabetuta, aurten ere bira iragarri du Queenen kantuak moldatzen dituen taldeak.

Besteak beste, Barakaldon arituko dira urriaren 14an. Hain zuzen ere, BEC erakustazokan izango da emanaldia. Aurretik hainbat zuzeneko eskainiko dituzte: Valentzian, Sevillan, Granadan, Zaragozan, Bartzelonan eta Madrilen, zehazki.

Horietan guztietan aipatu talde argentinarrak zuzenenan joko dit Queen taldearen kantuak.