Albisteak

Miranda Ebron

Euskal taldeen doinuek Ebrovision zipriztinduko dute datozen egunetan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Quique Gonzalez, Fuel Fandango, Tahiti 80, La M.O.D.A., Hidrogenesse, Izal eta Tachenko ere arituko dira Miranda Ebron, asteazkenetik aurrera.

Hamaseigarren edizioa beteko du Ebrovision jaialdiak. Hala, irailaren 1ean, 2an eta 3an, Miranda Ebron musika-talde andana igoko da festibalerako propio jarritako agertokietara.

Gainera, erakusketak, azoka, doako zuzenekoak eta disko-jartzaileen saioak antolatuko dituzte egun horietarako. Horrenbestez, hiru egunetan zehar, musikaren eta kulturaren topaleku izango da Burgosko aipatu udalerria.

Kontzertuak

Euskal musikak leku garrantzitsua beteko du aurten. Han arituko diren taldeen artean, Belako, Franco, Yellow Big Machine, Dekot, Grises, Rural Zombies eta WAS daude, eta Estatuko eta kanpoko beste zenbait musikari eta talde ere izango dira bertan: Fuel Fandango, Izal, !!! (Chk, Chk, Chk), Quique Gonzalez, Tahiti 80, La M.O.D.A., Hidrogenesse eta Tachenko, besteak beste.