Albisteak

Kontzertuen agenda

Udako azken festek musikaz zipriztinduko dute Euskal Herria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Esne Beltza, Doctor Deseo, Enkore, Kaotiko, Itziarren Semeak, Ken Zazpi eta EH Sukarra arituko dira asteburuan.

Oraindik ez dira bukatu udako jaiak, eta kontzertuen agendan nabari da zenbait herritan festa-giroan jarraitzen dutela.

OSTEGUNA

Elorrioko gaztetxeak, esaterako, Dead Broncoren emanaldia hartuko du gaur, eta Zizurkilek Muyayo Rif eta Esne Beltza taldeena.

OSTIRALA

Dulantzin egingo dugu ostiraleko lehenengo geldialdia, han Kodigo Norte eta Itziarren Semeak arituko baitira.

Gipuzkoa aldera mugituta, Patxuko Nicek, Cobrak eta Niña Coyotek eta Chico Tornadok Hondarribian emango duten kontzertuarekin egingo dugu topo. Aipatzekoa da, halaber, Leintz Gatzagan Arkada Socialek joko duela.

Gainerako zuzeneko esanguratsuenak Bizkaian izango dira: Keu Agirretxea eta Doctor Deseo, Elorrion; Txapelpunk, Ze Esatek eta Trikizio, Gueñesen; En Tol Sarmiento, Santurtzin, eta Enkore eta Kaotiko, Ugaon.

LARUNBATA

Larunbaterako menuak ere plater gozoak dakartza. Dakizuenez, Antsoainen Arrikurock jaialdia egingo dute, besteak beste, Gatillazo, En Tol Sarmiento eta Manolo Kabezaboloren kantuak lagun.

Azkoienen, berriz, EH Sukarra, Nekez eta Lur-J igoko dira oholtza gainera, eta Asparrenan horixe berori egingo dute Azkaiter Pelox Triok, Eskean Kristok eta Voltaiak.

Hondarribiko jaiak girotze aldera, Ken Zazpik azken diskoko kantuak aurkeztuko ditu Gipuzkoako kostaldeko aipatu udalerrian.

Bukatzeko, Arkada Socialek eta Brigada Improductivak Bermeon dute hitzordua, eta Niña Coyote eta Chico Tornadok eta Baghdadek, Elorrion.

IGANDEA

Amoranteren, Ainara LeGardonen eta Niño de Elcheren kantuak Berara iritsiko dira igande iluntzean.

ande iluntzean.

ande iluntzean.

ande iluntzean.

ande iluntzean.