Albisteak

Emanaldi berezia

Doctor Deseok euskara hutseko kontzertua emango du igandean, Bergaran

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aurretik, ostiral honetan, Oñatin izango dira Francis eta taldekideak.

Ohikoa ez bada ere, Doctor Deseoko Francis euskara hutsean abesten entzungo dugu igandean Bergaran, bertan Gipuzkoako ikastolen alde egingo duten festan.

Hain zuzen ere, Bilboko taldeak 40 minutuko emanaldia eskainiko du, 14:00etatik aurrera, Kilometroak jaian.

Bi egun lehenago, ostiralean, Oñatin arituko dira, eta Zarautz bisitatuko dute urriaren 29an, errefuxiatuen aldeko Hotz jaialdia girotze aldera.

Kontzertu horien ostean, azaroaren 11n, Mexiko aldera abiatuko dira.

> >