Albisteak

Azken ordua

Agortu egin dira Berri Txarraken Iruñeko bi kontzertuetarako sarrerak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Durangoko zuzenekoetarako sarrerak ere agortuta daude aspaldi.

Abenduan Hego Amerikara joan aurretik Euskal Herrian lau kontzertu emango zituztela iragarri zuten Berri Txarrak taldekoek aspaldi.

Hain zuzen ere, azaroaren 3a eta 6a bitartean Iruñea eta Durango bisitatuko dituztela hitzeman zuten. Gainera, sarreren salmentak izandako arrakastaz ohartuta, aipatu udalerrietan bina zuzeneko eskaintzea erabaki zuten.

Hala eta guztiz ere, badirudi jarraitzaileek ez dutela nahikoa izango lau emanaldi horiekin. Izan ere, azken orduan nafarrek sare sozialen bidez zabaldu dutenez, agortu egin dira lau kontzertuotarako sarrerak.

arako sarrerak.