Albisteak

Bira

La Oreja de Van Goghek hiru kontzertu iragarri ditu Euskal Herrian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abenduaren 17an Gasteizen izango dira; 27an, Donostian, eta martxoaren 19an, Iruñeko Baluarten.

Azaroaren 4an argitaratuko du La Oreja de Van Gogh taldeak El Planeta Imaginario diskoa, eta dagoeneko aurkeztu dute lan berri horretan jasotako abestietako bat: "Verano".

Hainbat hilabetez egindako lanak, beraz, fruitua emango du aurki, eta behin proiektu berria esku artean dutela, agertokira aterako dira berriro gipuzkoarrak.

2017ko maiatzean AEBra bidaiatuko dute, hamabi kontzertu emateko. Besteak beste, Los Angeles, San Frantzisko, New York eta Miami bisitatuko dituzte.

Aurretik, ostera, Euskal Herrian aurkeztuko dute diskoa. Hala, Gasteizen emango dute lehendabiziko kontzertua abenduaren 17an. Hamar egun geroago, Donostiako Kursaal aretoan arituko dira, eta behin zuzeneko horiek eskainita Espainiako Estatuko jarraitzaileengana gerturatuko dira. Hain zuzen ere, Sevilla, Madril, Palma Mallorcakoa, A Coruña eta Bartzelona harrapatuko dituzte, urtarrila eta martxoa bitartean.

Euskal Herrira itzulita, martxoaren 19an Iruñeko Baluarten dute hitzordua. Aurki emanaldi gehiago iragarriko omen dituzte.

o omen dituzte.