Albisteak

Nobedadeak

The Weeknd, Skakeitan eta LODVG sartu dira Gaztearen kantu zerrendan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Musika dantzagarriak ere izango du tokia Gaztean.

Hilabete berria estreinatu dugu bihar bertan, eta horrekin batera Gaztea Irratian kantu fresko-freskoak entzungo dituzue, ohi bezala, kantu zerrenda nobedadez jantzi dugu eta.

Hala, besteak beste, Skakeitan taldearen "Zerua lurrera" abestia entzungo duzue irratia piztuz gero zein Interneten bidez. Gainera, La Oreja de Van Goghen berriena ("Verano") ere iritsi da gurera.

Nazioartera begira, The Weeknden, Cheat Codesen eta Tory Lanezen abestiak estreinatuko ditugu, eta, nola ez, musika dantzagarriari tarte zabala utziko diogu Nicky Romeroren, Bamba Stereoren eta Boston Bunen erritmora.

n erritmora.

n erritmora.