Albisteak

2017ko otsailean

Lady Gaga Super Bowl finalaren atsedenaldian arituko da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Otsailaren 5ean izango da final handia Houstenen. Gaur-gaurkoz Lady Gagaren emanaldia soilik baieztatu dute.

Lady Gagak iragarri du 2017an Super Bowl finalaren atsedenaldiko izarra izango dela. Beraz, 30 urteko abeslaria Houstonen arituko da datorren urteko otsailaren 5ean. Horixe da, behintzat, sare sozialen bidez jakitera eman duena: "Eskerrik asko futbol amerikarraren eta musikaren jarraitzaileei", esan du kantari newyorktarrak Instagram bidez.

Aurretik, sare sozial horretan bideo bat eskegi du, non Twitterren albistea idazten azaltzen den Lady Gaga bera: "Argi ibili munstro txikiok, Super Bowlen ikusiko dugu elkar".

Hala, Coldplayren lekukoa hartu du Gagak. Otsailean, Santa Claran (Kalifornia) jo zuten Chris Martinek eta taldekideek, Beyoncerekin eta Bruno Marsekin batera. Guztira, 115 milioi kirolzalek ikusi zuten norgehiagoka.

n norgehiagoka.