Albisteak

Iragarpenak

Izaki Gardenak, Zea Mays eta La Basu EH Sona jaialdian arituko dira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Baobabs Will Destroy Your Planet eta Zarpazo a Cicatriz ere aterako dira agertokira azaroan Bartzelonan egingo duten jaialdian.

Pixkanaka ari dira osatzen Euskal Herria Sona jaialdiaren aurtengo egitaraua. Bartzelona euskal musikaz janzten duen jaialdiak azaroan Kataluniako hiriburuan arituko diren bost talderen izenak iragarri ditu dagoeneko.

Azaroaren 4an egingo dute lehenengo kontzertua, Passeig del Bornen. Han, Baobabs Will Destroy Your Planet taldea doan ikusteko aukera izango dute musikazaleek. Egun bat geroago trikipoteoa antolatuko dute, eta litekeena da egun horretan ere zuzenekoren bat edo beste egotea.

Nolanahi dela, azaroaren 11rako hitzartu dute hurrengo emanaldia. Egun horretan Izaki Gardenak igoko da Euskal Etxeko oholtzara, 5 euroren truke.

Gainera, azaroaren 12an Zea Mays taldearen bisita jasoko dute; kontzertu horrekin hasiko du, hain zuzen, "Harro" bira talde bilbotarrak.

La Basuren txanda hilaren 18an helduko da, eta 26an Zarpazo a Cicatrizen doinuak entzungo dira Bartzelonan.

ra Bartzelonan.

ra Bartzelonan.

ra Bartzelonan.