Albisteak

Ongintzazko ekimena

Fitoren Harley-Davidson motorra, minbizia duten haurren alde

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abeslari bilbotarrak bere motorra eman dio La Cuadri del Hospi elkarteari, urriko azken astelehenean, Gernikan, zozka dezaten. Txartelak Interneten daude eskuragarri.

La Cuadri del Hospi elkarteak urriko azken astelehenean zozkatuko du Fito Cabralesek emandako Harley-Davidson V-Road motorra.

Gernikan egingo duten zozketa "ongintzazko proiektu baten parte da, umeen minbiziaren gaineko ikerketa sustatzea helburu duena". Izan ere, haurrek helduek baino gutxiago pairatzen dutenez minbizia, aurrekontu murritzagoa dute ikerketarako, eta jasotzen duten diruarekin ez dute nahikoa.

Horregatik, motorra zozkatzeaz gain, 5 euroren truke, lokarri batzuk eta eskumuturreko bat salduko dituzte. Bestalde, 2 euroan ari dira saltzen Fitoren motorra eskuratzeko aukera emango duten txartelak.

Internet bidez eros daitezke txartelak, www.lacuadridelhospi.org webgunean, baita aipatu elkarteak urriko azken astelehenean Gernikan jarriko duen postuan ere.