Albisteak

Urriaren 14an, kalean

Ostiralean iritsiko da Altxatu taldearen disko berria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Iruñean emango dute birako lehendabiziko kontzertua, eta ostean, Irunberri, Tafalla, Tolosa eta Durango harrapatuko dituzte.

Hegalen indarraz aitzina diskoa prest du jada Altxatu taldeak. Dena den, jarraitzaileek ostiralera arte itxaron beharko dute estudioko lan berriak dakartzan abestiak entzuteko. Izan ere, orduantxe aurkeztuko dute diskoa, eta, harrezkero, salgai izango da nafarren berriena.

Gainera, ostiralean bertan lehendabiziko aurkezpen-kontzertua emango dute Iruñeko Terminalen, 22:00etatik aurrera. Hurrengo egunean Irunberri bisitatuko dute, eta urriaren 28an Tafallan dute hitzordua.

Azarorako ere iragarri dute emanaldi bat: hilaren 11n, Tolosan.

Bukatzeko, oraingoz, abendurako zuzeneko bakarra dute hitzartuta; Durangoko Azokaren baitan, abenduaren 4an Ahotsenean emango dutena, hain zuzen.

na, hain zuzen.

na, hain zuzen.