Albisteak

Emanaldiak

Gatibuk eta Doctor Deseok Madril zapalduko dute azaroan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Alex Sarduiren taldea azaroaren 18an igoko da Lemon Music aretoko oholtzara. Doctor Deseok, berriz, azaroaren 26an bisitatuko du Madril.

Datorren hilabetean Madrilera joateko asmoz dabiltzanek, euskal musikaz gozatzeko aukera izango dute bertantxe. Izan ere, bi asteburuz Bizkaiko bi talde handiren musikak hartuko du Madril, azaroan.

Gatibu izango da handik igarotzen lehena, eta azaroaren 18an egingo du agerraldia Lemon Music aretoan, 20:30etik aurrera. Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude jada.

Gainera, aipatzekoa da azaroaren 26an Parisko Euskal Etxea bisitatuko dutela. Egun berean, Doctor Deseok Madril astinduko du; Caracol aretoa aukeratu dute, horretarako.

Sare sozialen bidez iragarri dutenez, jai erraldoia eta berezia izango da ordukoa. Aipatu emanaldirako sarrerak ere eskuragarri daude, Ticketea webgunean.

Hara joateko aukera ez dutenek, gertuxeago ere entzungo dituzte Doctor Deseoren abesti berriak, Vianarock jaialdian, hain zuzen. Hitzordua azaroaren 19an izango da, Madrilera abiatu aurretik.

biatu aurretik.