Albisteak

Bira

Esne Beltzak sei zuzeneko iragarri ditu urritik abendura arte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Basauri, Balmaseda, Biriatu eta Atarrabia bisitatuko dituzte urtea bukatu orduko.

Basaurin du hurrengo hitzordua Esne Beltza taldeak. San Fausto jaiak direla eta, larunbatean Bizkaiko aipatu udalerria bisitatuko dute Xabi Solanok eta taldekideek.

Hori, ordea, ez du hurrengo asteetan emango duten kontzertu bakarra izango, gaur bertan iragarri baitute urria eta abendua bitartean sei emanaldi dituztela hitzartuta.

Hala, behin Basauri zapalduta, Balmaseda astinduko dute, urriaren 22an, eta astebete geroago iritsiko da Chantadan (Galizia), Castanhazo Rock jaialdiaren baitan, emango duten kontzertua.

Euskal Herrira itzulita, Biriatu bisitatuko dute azaroaren 5ean, baina ondoren errepidean jarriko dira berriro, Bartzelonako EH Sona jaialdian aritzeko.

Bukatzeko, aspaldi jakinarazi genuenez, Hatortxu Rocken izango dira abenduaren 17an.

benduaren 17an.

benduaren 17an.