Albisteak

Zuzenekoak

Izaro eta Kometa, Berri Txarraken Iruñeko kontzertuetako gonbidatuak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Durangon, berriz, Desakato eta The Wizards arituko dira Berri Txarrakekin batera.

Sarrera guztiak agortuta iritsiko da Berri Txarrak taldea azaroan Iruñean eta Durangon hitzartutako kontzertuetara.

Aspaldi iragarri genuenez, Nafarroako hiriburua bisitatuko du Gorka Urbizuren taldeak azaroaren 3an eta 4an. Hain zuzen ere, Zentral aretoan arituko dira egun horietan. Durangoko Plateruena Kafe Antzokira, berriz, azaroaren 5ean eta 6an helduko dira.

Kontzertu horien harira, emanaldiotan izango dituen talde gonbidatuen berri eman du Berri Txarrakek azken orduotan sare sozialen bidez. Hartara, Izaro abeslaria izango dute lagun Iruñeko lehenengo zuzenekoan, eta Kometa taldearen ostean aterako dira agertokira, bigarrenean.

Durangorako, beste bi talde aukeratu dituzte: Desakato eta The Wizards.

ta The Wizards.

ta The Wizards.

ta The Wizards.