Albisteak

Zerrenda

Drakeren "One dance" da Spotifyren historiako abesti entzunena

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Major Lazerren "Lean on" abestiaren aurretik kokatu da Drake rap-musikariaren "One dance".

Drake rap-musikari kanadarraren "One dance" da historian Spotifyn gehien entzun den abestia, streaming bidezko aipatu plataformak jakinarazi duenez.

Views estudioko laugarren diskoan jasotako kantu hori Major Lazerren "Lean on" abestiaren aurretik kokatu da.

Guztira, 800 milioi entzunaldi izan ditu "One Dance"-k, aurreko udan izandako arrakastari esker. Dena den, hurbiletik jarraitzen diote, besteak beste, Calvin Harrisek Rihannarekin grabatutako "This is what you came for" eta Siaren "Cheap Thrills" abestiek.

ong>" abestiek.

ong>" abestiek.

ong>" abestiek.