Albisteak

Beasainen, ostiraletik aurrera

Hamabost talde arituko dira Jazpana Fest jaialdian, asteburuan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, John Berkhout, Izaki Gardenak, Last Train, Nudozurdo eta Monte del Oso gonbidatu dituzte aurtengo ediziora.

Asteburuan, estilo guztietako musikak bustiko du Beasain. Bi egunetan, urriaren 28an eta 29an, Euskal Herriko zein atzerriko taldeei egingo die lekua Jazpanak.

Handik igaroko dira, besteak beste, Iruñeko Baobabs Will Destroy Your Planet, Goierriko Barracuda taldea, Oiartzungo John Berkhout eta Gasteizko Izaki Gardenak. Horiek, ostera, ez dira taula gainera igoko diren talde bakarrak. Antolatzaileek iragarri dute Inoren Ero Ni, Nikkin eta Monte del Oso ere arituko direla bertan.

Gainera, esan bezala, Euskal Herritik kanpo entzuten diren doinuak ere iritsiko dira Beasainera, Last Train, Betunizer, DJ Coco, Morgan, Nudozurdo, Rocket DJ, The Suicide Of Western Culture eta Viva Belgrado talde eta disko-jartzaileen eskutik, hain zuzen.

Sarrera doakoa izango da.

go da.

go da.