Albisteak

Musika agenda

Kontzertu zaparrada iragarri dute astebururako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Berri Txarrak, Etxe, Hi Exekutibo, Joseba B. Lenoir, MobyDick, The Kills eta Piztiak izango dira asteburuan, Euskal Herrian.

OSTIRALA

Kokein taldeak Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du lan berria ostiralean. Handik gertu, Durangon, hain zuzen, Etxe abeslariaren kantuak entzungo dira.

Nafarroan ere ez da zuzenekorik faltako. Alde batetik, Berri Txarrakek bigarren emanaldi bat eskainiko du Iruñean. Bestetik, Zamarra eta Aterkia Olazagutian arituko da.

Ezin aipatu gabe utzi Joseba B. Lenoir, MobyDick eta DR. Sax igoko direla Gasteizko Hell dorado aretoko agertokira, eta Hi Exekutibok horixe berori egingo duela Legazpiko Karibe Zaharrean.

LARUNBATA

The Kills Bilboko Kafe Antzokiko protagonista bihurtuko da larunbat gauean. Durangok, berriz, Berri Txarraken kontzertua hartuko du, eta Gernika-Lumok, Piztiakena.

Gernikan, baita, baina kasu honetam Trinkete Antitxokoan Joseba B. Lenoir Gang eta Vulk aterako dira oholtzara.

IGANDEA

Igandean Elkano Browning Creamen bisita espero du Bilboko Kafe Antzokiak. Azpimarratzekoa da, halaber, asteburuko laugarren eta azken kontzertua emango duela Berri Txarrakek Durangon.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Berri Txarrak