Albisteak

Iragarpenak

S.A. eta La Raiz taldeak, Iruña Rock jaialdiaren lehen edizioan

Maiatzaren 26an eta 27an egingo duten jaialdian Gatillazo eta Desakato ere arituko. Aurki kontzertu gehiago iragarriko dituzte.

Maiatzean punta-puntako taldeak arituko dira Nafarroako hiriburuan jaio den Iruña Rock jaialdi berrian. Oraindik lehen iragarpenak baino ez dituzte egin, baina aurreratu dutenez, aurki osatuko dute estreinako edizioaren egitaraua.

Gaur-gaurkoz dakiguna da Soziedad Alkoholika, La Raiz, Gatillazo eta Desakato Iruñean arituko direla maiatzean. Hain zuzen ere, maiatzaren 26an eta 27an egingo dute festibala, eta antolatzaileek esan duten rock eta metal izarrak izango dira bertan, bi egunetan zehar.

Sarrerak ez dituzte oraindik salgai jarri, baina jaialdiaren kartelak iragartzen duenaren arabera, aurki egongo dira eskuragarri.