Albisteak

Kontzertua

Ken Zazpi, Zea Mays eta Doctor Deseo EOSekin arituko dira gaur, Bilbon

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hitzordua Campos Eliseos Antzokian da, eta Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat dirua lortzea izango du helburu.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) kontzertua emango du gaur Ken Zazpi, Zea Mays eta Doctor Deseo taldeekin batera. Ongintzazko zuzeneko emanaldia izango da, eta Bizkaiko Elikagaien Bankuari laguntzeko helburuarekin antolatu dute.

Kontzertua Bilbon izango da, Campos Eliseos Antzokian, 20:00etatik aurrera, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, eta Fair Saturday ekimenaren baitan egingo dute. Hori dela eta, 100 ekitalditik gora egingo dituzte Bizkaiko hiriburuan.

Sarrerak

Sarrerak Kutxabanken webgunean daude eskuragarri. 35 euroan daude salgai garestienak, eta 15 euroan, merkeenak.