Albisteak

Egitaraua

Plateruena Antzokiak kontzertu andana hartuko du Durangoko Azokan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abenduaren 2tik 6ra, Willis Drummond, Zea Mays, Hesian, Skakeitan eta Bide Ertzean arituko dira bertan.

Musikak ez du atsedenik hartuko Durangoko Azokak dirauen bitartean. Hala, Ahotsenea Durangoko Azokaren baitako sortzaileen guneko emanaldiek ez ezik, Plateruena Antzokikoek ere musikazale grinatsuenen egarria aseko dute abenduaren 2tik 6ra; izan ere, aipatu antzokian, luxuzko artistak igaroko dira gauero taula gainetik, disko berriak aurkezteko eta, nola ez, jarraitzaileen belarriak gozatzeko.

Esan bezala, egitarau zabala prestatu du Plateruenak aurten ere. Lehenengo egunean, adibidez, Willis Drummond izango da agertokian, 23:00etatik aurrera, Tabula Rasa diskoa lagun.

Abenduaren 3an, berriz, Zea Maysek astinduko du oholtza, Harro lana besapean hartuta, eta egun bat geroago, Hesianen 10. urtemugako kontzertu bereziak hartuko du. Jakina denez, hainbat gonbidatu eramango dituzte Zuriñe Hidalgok eta taldekideek.

Bestalde, abenduaren 5ean, Skakeitanen kantu berriek bustiko dute antzokia, eta, amaitzeko, Bide Ertzeanek Zutaz kantatzeko lana aurkeztuko du hilaren 6an, 20:00etatik aurrera.

tatik aurrera.