Albisteak

Hitzordua, Donostian

Belakok modu oso berezian itxiko du Music Box jaialdia, larunbatean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Kontzerturako sarrera erosi dutenek Euskotren geltokian (Easo plaza) egon beharko dute larunbatean, 20:00etan. Han, oraindik ez dakiten leku batera eramango ditu trenak. Sarrerak agortuta daude.

  • Belako, Bilbao BBK Live 2016 jaialdian. Argazkia: Tom Hagen

    Belako, Bilbao BBK Live 2016 jaialdian. Argazkia: Tom Hagen

Jai erraldoi batekin emango diote amaiera 2016ko Music Box Festibala jaialdiari, datorren larunbatean.

Hain zuzen ere, Belako taldea arduratuko da jaialdia ixteaz, baina oraingo honetan azken unera arte ez da jakingo non emango duten mungiarrek larunbateko kontzertua. Hori bai, sarrera erosi dutenek Euskotren geltokian (Easo plaza) egon beharko dute, 20:00etarako. Han, Belakoko taldekideek soilik dakiten leku batera eramango dituzte bidaiari guztiak.

Oraingoz, iragarri duten bakarra da sarrera eskuratu dutenei joan-etorriko bidaia-txartela emango dietela geltokian bertan, baita plano bat ere. Horrekin iritsiko dira emanaldia izango den lekura, bertan zehaztuko baitute zein geltokitan jaitsi behar duten eta zuzenekoa non izango den.

Dagoeneko ez dago sarrerarik salgai.