Albisteak

Jaialdia

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo dute EHZ Festibala 2017an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azken urteetan bezala, Lekornen egingo dute jaialdia. Oraingoz, ez dute han arituko diren taldeen izenak iragarri.

  • EHZ Festibala

    EHZ Festibala

Gaur-gaurkoz ezer gutxi dakigu Euskal Herria Zuzenean Festibala jaialdiaren inguruan, nahiz eta azken orduan antolatzaileek daturen bat edo beste eman duten.

Oraindik ez dute kontzerturik iragarri, baina baliteke aurki jakinaraztea Lekornen datorren urtean arituko diren zenbait talderen izenak.

Egitaraua aurkeztu gabe dagoen arren, dagoeneko badakigu jaialdia noiz egingo duten. Hain zuzen ere, ekainaren 30etik uztailaren 2ra izango da EHZ Festibala 2017an.

Azken urteetan bezala, Lekornek hartuko du festibala.