Albisteak

Jaialdia

Huntza, Enkore eta Skakeitan, 40 Minutu Rockeko lehen iragarpenak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

KOP, Willis Drummond eta Bultz ere igoko dira Landako guneko oholtzara otsailaren 18an.

Urtero bezala, otsailean egingo dute 40 Minutu Rock jaialdia Durangon, eta antolatzaileek sei kontzertu iragarri dituzte dagoeneko.

Hain zuzen ere, KOP, Willis Drummond, Huntza, Enkore, Skakeitan eta Bultz taldeen emanaldiak gehitu dituzte egitaraura, baina beste hainbat artista batuko dira datozen egunetan otsailean Landako gunean egingo duten jaialdira.

Datari dagokionez, aipatzekoa da otsailaren 18an egingo dutela datorren urteko edizioa.

Oraingoz ez dute sarreren eta ordutegien inguruko informaziorik zabaldu, baina goizetik hasiko dira emanaldiak.

.

.

.