Albisteak

Bira

WASek hiru kontzertu iragarri ditu Euskal Herrian, datozen asteetarako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Donostia, San Adrian eta Bilbo harrapatuko ditu talde bizkaitarrak abendua eta urtarrila bitartean.

Duela hilabete batzuk arte We Are Standard izenarekin ezaguna zen WAS taldeak bete-betea du agenda.

Aurreikusitakoaren arabera, Valladoliden izango da talde bizkaitarra abenduaren 22an, eta egun bat geroago Huesca bisitatuko du.

Euskal Herrian ere arituko dira abendua eta urtarrila bitartean. Hain zuzen ere, Donostiako Intxaurrondo kultur gunean emango dute lehenengo zuzenekoa abenduaren 28an. Egun batzuk geroago, urtarrilaren 5ean, San Andrianen dute hitzordua, eta urtarrilaren 13an Bilboko Kafe Antzokian.

Bukatzeko, aipatzekoa da behin Euskal Herria astinduta Valentzia aldera abiatuko dira.