Albisteak

Otsailaren 18an, Durangon

Las Tea Party, Ze Esatek! eta Kaotiko ere, 40 Minutu Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Arkada Social, Anestesia eta Kaos Urbano ere batu zaizkie orain arte iragarritako Huntza, Willis Drummond eta Skakeitan taldeen emanaldiei.

  • 40 Minutu Rock jaialdia

    40 Minutu Rock jaialdia

Duela egun batzuk eman genuen jakitera Huntza, Willis Drummond, Skakeitan, KOP, Bultz eta Enkore Durangon arituko direla 2017ko otsailean, 40 Minutu Rock jaialdiaren baitan. Dena den, oraindik egitaraua itxi gabe zegoen, eta azken orduan beste hainbat zuzeneko iragarri dituzte antolatzaileek.

Hain zuzen ere, aipatu taldeak ez ezik, Kaotiko, Las Tea Party, Ze Esatek, Arkada Social, Anestesia eta Kaos Urbano ere igoko dira Landako guneko oholtzara bi hilabete barru.

10:30ean irekiko dituzte ateak, eta orduantxe hasiko dira emanaldiak. Egun osoko festa izango da, beraz, otsailaren 18koa. Gainera, kontzertu horiez gain, disko-jartzaileek eskainiko dituzten musika-saioek hartuko dute lekua. Hain zuzen, Jotatxo, Elepunto eta Alus arduratuko dira eguna girotzeaz.

Sarrerak 15 euroan daude eskuragarri jada, eta 18 euroko prezioa izango dute txarteldegian.