Albisteak

Urtarrileko hitzorduak

Gatibuk kontzertu gehiago iragarri du: bata Bilbon eta bestea Iruñean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urtarrilaren 6an, Bilboko Santana 27 aretoan arituko dira, eta urtarrilaren 15ean, Iruñeko Zentralen.

  • Argazkia: Galder Izagirre

    Argazkia: Galder Izagirre

Urtarrilerako iragarrita dituen hiru kontzertuetarako sarrerak agortu ditu Gatibu taldeak. Hain zuzen ere, Astigarragako Petritegi sagardotegian dira aritzekoak urtarrilaren 5ean; Bilboko Santana 27 aretoan, hilaren 7an, eta Iruñeko Zentralen, urtarrilaren 14an.

Bada, hiru emanaldi horietarako sarrerarik geratzen ez denez, eta arrakasta horretaz jabetuta, Nafarroako eta Bizkaiko hiriburuetan zuzeneko gehiago iragarri ditu.

Hain zuzen ere, urtarrilaren 6an igoko dira Bilboko Santana aretoko agertokira. Iruñeko Zentral aretoa, berriz, urtarrilaren 15ean bisitatuko dute.

Bi emanaldi horietarako sarrerak eskuragarri daude jada, talde bizkaitarraren webgunean.

>webgunean.