Albisteak

Abuztuan, Santanderren

Belako eta Delorean Santander Music jaialdian arituko dira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abuztuaren 3tik 5era egingo dute jaialdia, non The Vaccines, Lori Meyers, Sidonie, Bigott, Anni B.Sweet eta Los Deltonos ere egongo diren.

  • Santander Music jaialdia

    Santander Music jaialdia

Azken egunotan hainbat iragarpen egin ditu Kantabriako hiriburuak udan hartuko duen Santander Music jaialdiak, tartean, bi euskal talderenak.

Guztira, zortzi talderen izenak eman dituzte dagoeneko antolatzaileek: Belako mungiarrak eta Delorean zarauztarrak, besteak beste.

Halaber, Magdalena penintsulan arituko dira The Vaccines, Lori Meyers, Sidonie, Bigott, Anni B.Sweet eta Los Deltonos. Gainera, oraindik iragarpen asko falta direla adierazi dute antolatzaileek.

Jaialdia abuztuaren 3an, 4an eta 5ean egingo dute, eta sarrerak eskuragarri daude jada. Bonua 55 euroan dago salgai, eta kanpalekua barne hartzen duen sarrera bereziak 70 euroko prezioa dauka.