Albisteak

Gonbidatuak

Viva Belgrado taldea Berri Txarraken Madrilgo hitzordura batu da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

The Secret Society taldea ere egongo da martxoaren 3an La Riviera aretoan emango duten zuzenekoan.

Aspaldi iragarri genuen Berri Txarrak taldeak Madrilgo La Riviera aretoan bukatuko duela "Denbora da poligrafo bakarra" bira. Martxoaren 3an izango da aipatu zuzenekoa, eta bi talde gonbidatu izango dituzte orduko kontzertuan.

Hain zuzen ere, The Secret Society eta Viva Belgrado taldeen emanaldiekin gozatuko du publikoak egun horretan.

Bestalde, atzo bertan sare sozialen bidez iragarri zuten Angoulemeko Kicking Fest jaialdian emango dutela 2017ko lehenengo zuzenekoa.

Madrilgo kontzerturako sarrerak eskuragarri daude jada 15 euroan. Txarteldegian, berriz, 18 euroko prezioa izango dute.

oa izango dute.