Albisteak

Kultura urbanoen jaialdia

Break On Stage jaialdia martxoaren 25ean helduko da Bilbora

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ayax eta Prok zuzenean arituko dira bertantxe. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Oraindik egitaraua erabat osatu gabe dagoen arren, dagoeneko badakigu Break On Stage Kultura Urbanoen Nazioarteko Jaialdia martxoaren 25ean iritsiko dela Bilbora. Ayax eta Prok zuzenean arituko dira bertantxe, eta beste zenbait jarduera ere hartuko ditu datorren urteko edizioak. Adibidez, break dance eszenikoa ikusteko aukera izango dute hara gerturatzen direnek, baita BMX Big Air bizikleten ikuskizuna ere.

Halaber, Bost Urban Dance Competition lehiaketa egingo dute. Dagoeneko 60 dantza talde aurkeztu dira jaialdira, sail ezberdinetan banatuta, eta horietatik 20k hartuko dute parte Bost Urban Dance lehiakataren sailkapen-fasean.

Break On Stage 2017rako sarrerak eskuragarri daude jada Kutxabanken kutxazainetan eta jaialdiaren webgunean.