Albisteak

Bira

Hesian taldeak bost kontzertu iragarri ditu apirilera arte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Iruñean, Azpeitian, Gasteizen, Donostian eta Bilbon dituzte kontzertuak hurrengo hilabeteetan.

Hamargarren urteurrena agertoki gainean ari da ospatzen Hesian taldea. Durangoko Azokan eman zuen aurreneko kontzertua, eta disko berria esku artean dutela, besteak beste, Burgosko Hangar aretoa ere bisitatu dute duela egun batzuk.

Hala, asmoa da hurrengo hilabeteetan ere oholtzarik oholtza ibiltzea, lan berriko kantuak aurkezten, eta bost emanaldi iragarri dituzte, oraingoz. Urtarrilaren 28an, Iruñeko Zentral aretoan arituko dira, eta Azpeitiko San Agustin kulturgunea harrapatuko dute, otsailaren 11n.

Martxoan, gutxienez beste bi zuzeneko emango dituzte: hilaren 11n, Gasteizen, eta martxoaren 25ean, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean.

Bukatzeko, apirilaren 1ean Bilboko Kafe Antzokian dute hitzordua nafarrek.

ordua nafarrek.